6.160.285 euroko zenbatekotik, 6,1 milioi datoz Next Generation EU izeneko Europako funtsek finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren berdintasun eta gizarteratze politiken zaintza eta indartzeen ekonomiarako talka-planetik.

2022rako aurreikusitako zuzkidura 3.413.182 eurokoa da, eta laguntza-produktuen bi deialditatik dator. Biak eskatzen ahalko dira 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako erosketetarako. Beste deialdia, zuzkidura handienekoa (3.363.182 euro, Next Generation EU izeneko Europako funtsetatik datozenak), duela gutxi onetsi da, eta eguneroko bizitzako hainbat alderditan laguntzeko diren produktu teknologiko konplexuagoetara bideratuko da.

Gehiago irakurri