Europako Batzordea pozten da Europako Parlamentuak eta Kontseiluak EBren COVID ziurtagiri digitala urtebetez luzatzeari buruz gaur hartutako behin-behineko akordio politikoagatik, Batzordearen proposamenaren ondoren. Luzapen horri esker, herritarrek ziurtagiria erabiltzen segitzen ahalko dute EBn bidaiatzeko. Kontuan izan behar da Erregelamenduaren hasierako iraungitze-data 2022ko ekainaren 30ekoa zela.
Hurrengo urratsak
Europako Parlamentuak eta Kontseiluak akordio politikoa onartu beharko dute formalki.
2022ko abenduaren 31 baino lehen, Batzordeak EBren COVID ziurtagiri digitalari buruzko txosten bat argitaratuko du. Txosten horrekin batera, Erregelamenduaren aplikazio-epea laburtzeko proposamen bat ere argitaratzen ahalko da, egoera epidemiologikoaren bilakaera kontuan hartuta.