Gaur, 2022ko uztailaren 1ean, ibiltaritzari buruzko erregelamendu hobetu berria jarriko da indarrean. «Ibiltaritzan, etxean bezala» 2032ra arte luzatuko da: mekanismo horrek aukera ematen die EBko eta EEEko bidaiariei atzerrian deitzeko, mezuak bidaltzeko eta nabigatzeko, kostu gehigarririk gabe.

Halaber, arau berriek onura handiak ekarriko dizkiete EBko enpresei eta herritarrei, ibiltaritza-esperientzia hobea izanen baitute; izan ere, beren herrialdeko mugikorren zerbitzuaren kalitate bera izanen dute atzerrian. Gainera, arau berriek larrialdiko komunikazioetarako sarbidea hobetzen dute EB osoan, eta informazio argia ematen dute errekargu gehigarriak izan ditzaketen zerbitzuei buruz.

Gehiago irakurri