Formazioa Nafarroako Gobernuak Erriberako hiriburuan duen Herritarrekiko Arretarako Bulegoan izango da
Administrazio Elektronikorako Oinarrizko Ezagutza Digitalen ikastaroa eskainiko du Nafar Lansarek Tuteran; bertan langabeek hartu ahal izango dute parte, bereziki emakumeei zuzendutako ikastaroak dira. Horiek Nafarroako Gobernuak Erriberako hiriburuan duen Herritarrekiko Arretarako bulegoan eskainiko dira. Guztira 40 orduko doako formazioa eskainiko da abuztuaren 1etik abenduaren 31a bitartean, aurrez-aurre 15:00etatik 19:00etara.