Lizitazioaren prezioa, Europako funtsen finantzaketa duena, 316.717,58 eurokoa da, eta proposamenak aurkezteko epea abuztuaren 16ra arte dago zabalik
Eskubide Sozialetako Departamentuak prestakuntza eta gainbegiratze zerbitzua lizitatu du ikuspegi dialogikoaren aplikazioan, arreta integraleko eta pertsonarengan oinarritutako gizarte-zerbitzuak hobetzeko. Lizitazioaren prezioa 316.717,58 eurokoa da (BEZik gabe) eta proposamenak abuztuaren 16ra arte aurkez daitezke Nafarroako Kontratazio Atarian.