Atzotik aurrera, eta lehen aldiz, Batzordeak jaialdi bat antolatu du Europako Bauhaus Berriari buruz. Europako Bauhaus Berria Jaialdia hiru zutaberen inguruan diseinatu da: foroa, azoka eta festa. Egoitza fisikoa Bruselan, Gare Maritimen eta Mont des Art-en du, baina baita linean ere. Jaialdia Europako Bauhaus Berriaren komunitatearekin batera jarri da martxan, mugimendua erakusteko, ospatzeko eta garatzeko.
Europako Bauhaus Berriaren komunitateak 25 herrialdetan aldi batera antolatutako ekitaldien artean, eztabaidak daude baliabide berriztagarriei, teknologia berritzaileei, hiri-nekazaritzari, eraikinen bilakaerari eta klima errespetatzen duen mugikortasunari buruz, baita kontzertuak, ideien laborategiak eta erakusketak ere, Jaialdiaren webgunean katalogatuak daudenak. Irekiera ekitaldian zehar, konexioak eginen dira aldi batera eginen diren ekitaldi horietako 10ekin.