Europako Parlamentuko eta Kontseiluko negoziatzaileek akordio bat lortu dute osasunerako mugaz gaindiko mehatxu larriei buruzko erregelamendu proiektuari buruz. Testuak indartu egiten ditu EBren eta estatu kideen prestakuntza, zaintza, arriskuen ebaluazioa, alerta goiztiarra eta erantzuna, osasunerako mugaz gaindiko mehatxuak gertatzen direnerako.

Osasunerako mugaz gaindiko mehatxuei buruzko egintza juridiko berriak hainbat neurri aurreikusten ditu krisiei aurre egiteko prestakuntza esparrua indartzeko, besteak beste, abian jartzea osasun krisien eta pandemien aurkako EBren plan bat eta estatu kideek egindako plan nazionalak.

Gehiago irakurri