Eduardo Santos Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak Foru Komunitateak arlo horretan egindako aurrerapenak aurkeztu ditu, Sardinian egiten ari den Justizia Errestauratiborako Europako Foroaren karietara
Nafarroako Foru Komunitatea eraikitzen ari den justizia errestauratiboaren eredua inspirazio iturri eta eredu izanen da Europako beste eskualde batzuentzat, ildo horretan hasteko legeak, zerbitzuak eta azpiegitura sortzeko bideak bilatzen ari baitira. Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak berak –Sardinian egiten ari den Justizia Errestauratiborako Europako Foroak gonbidaturik– aurkeztu du Foru Komunitatea esparru horretan garatzen ari den eredua, eta azaldu du erakundeek nola aplikatzen dituzten Europako gomendioak, eta nola balia dezaketen beste gobernu eta erakunde publiko batzuek Nafarroako esperientzia eredu moduan.