Heldu den ekainaren 30ean, automobilgintza industria duten eskualdeen aliantza jarriko da abian, eta Nafarroak funtsezko zeregina izanen du aliantza horretan.

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak Eskualdeetako Komiteko automobilgintza taldearen bilera batean parte hartu du gaur, eta han adierazi du ibilgailu elektrikoari lotutako ekintza integralaren aldeko apustua egin duela Nafarroak. Zentzu horretan, nabarmendu duenez, ibilgailu elektrikora egokitzeko eraldaketa “ez da arazo bat, baizik eta erronka, eta horren aurrean oso ongi kokatuta dago Nafarroa”.

Kontseilariaren ustez, Europar Batasunak aukera ona ematen dio Foru Komunitateari, Next Generation EU suspertze funtsen bitartez. “Argi dugu mugikortasun elektrikora egokitzeko eraldaketa gure ekoizpen prozesuen digitalizazioarekin lotua dagoela ezinbestean”, adierazi du.

Gehiago irakurri