Batzordeak arau berriak proposatu ditu EBn pestiziden erabilera eta arriskua murrizteko, “etxaldetik mahaira” estrategiaren helburua betetzeko, alegia, bidezkoa, osasungarria eta ingurumenarekiko errespetuzkoa den elikadura sistema lortzea.

Berritasunak:

  • Legez lotesleak diren helburuak: EB mailako helburu lotesleak % 50 murrizteko pestizida kimikoen erabilera eta arriskua eta pestizida arriskutsuenen erabilera 2030erako.
  • Arau berri zorrotzak ingurumena errespetatuko duen izurrien kontrola ezartzeko
  • Eremu sentiberetan pestizida oro erabiltzeko debekua: pestizida ororen erabilera debekatzen da eremu sentiberetan (eta eremu horietatik 3 metro baino gutxiagora), hala nola parke edo lorategi publikoetan, jolas eremuetan, aisialdi edo kirol zelaietan, bide publikoetan eta, orobat, ekologikoki sentiberak diren eremuetan
  • EBren laguntza berezia: nekazariek EBko Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) laguntza izanen dute trantsizio horretan. 5 urtez, estatu kideek NPE erabiltzen ahalko dute betekizun berriek nekazariei ekartzen dizkieten kostuak estaltzeko.

Gehiago irakurri