Batzordeak proposamen aitzindariak abiarazi ditu Europa osoan hondatutako ekosistemak leheneratzeko eta natura berreskuratzeko: laborantza lurrak, itsasoak, oihanak, hiri inguruneak… Orobat, Batzordeak proposatzen du pestizida kimikoen erabilera eta arriskua % 50 murritz dadila hemendik 2030era.

Garrantzi handiko legegintza proposamenak dira biodibertsitateko eta «etxaldetik mahaira» moduko estrategietan aurrera egiteko eta, horrenbestez, EBn eta mundu osoan elikagaien horniduraren erresilientzia eta segurtasuna bermatzen lagunduko dute.

Gehiago irakurri