Eskatzailearen profila
Erasmus+ programan parte hartzen duen edozein herrialdetako ikastetxeak eta Lanbide Heziketako zentroak (INSNko 1. mailatik 4.era). Dirulaguntza hauek ezin dira norberaren izenean eskatu.
Iraupena: hiru urte
EBri buruzko ikaskuntzako Jean Monnet ekimen batek, gutxienez, 40 orduko iraupena izan behar du ikasturte bakoitzeko, hiru urte jarraian.
Gehieneko dirulaguntza: 30.000 euro (gehienez, guztizko kostuen % 80 izan daiteke)
Zer da EBri buruzko ikaskuntzako Jean Monnet ekimen bat?
Ikastetxeek eta Lanbide Heziketako zentroek EBn oinarritutako berariazko irakasgai baten edo batzuen irakaskuntza ezarri behar dute ikasgeletan (EBren balioei, historiari, funtzionamenduari eta kultura aniztasunari buruzkoak, besteak beste). Jarduerak ikasturtean zehar egin behar dira eta, adibidez, egin daitezke proiektu bati buruzko asteak, ikasketa bisitaldiak eta bestelako murgiltze jarduerak.
Ikastetxeek beren kabuz sor ditzakete hezkuntza esperientziak edota goi mailako hezkuntza erakundeen edo beste erakunde batzuen laguntzarekin (GKEak, elkarteak, etab.).