EBko herritar orok du Europako demokrazian parte hartzeko eskubidea, dela herritarren ekimen bat abian jarriz, dela bere atxikimenduarekin edo sinadurarekin. Halaber, ekimena ezagutzera emanez ere laguntzen ahal da. Zabal ezazu berria eta erabili zure komunikazio kanalak EHEa zure kontaktuen artean bultzatzeko.

Europako herritarrek EBko politikagintzan aktiboki esku hartzeko bidea ematen duen tresna da Europako Herritarren Ekimena.

EBk gai jakin bati buruzko neurriak hartzea nahi baduzu, herritarren ekimen bat antola dezakezu Europako Batzordeari eskatzeko arlo horretan legedia berria proposa dezan.

Batzordeak ekimen bat azter dezan, beharrezkoa da EBko milioi bat herritarrek sinatzea beren babesa adieraziz.

Europako Herritarren Ekimenari buruzko argibide gehiago

#EUTakeTheInitiative etiketa erabil ezazu herritarren ahotsa entzuteko diseinatutako ekimen honen inguruko azken eguneratzeak ikusteko.