Batzordeak atzo proposatu zuen EBren urteko aurrekontua 185.600 milioi eurokoa izatea 2023rako; aurrekontu hori 113.900 milioi euro ingururekin osatuko da, NextGenerationEUren kargurako dirulaguntzen kontzeptuan. EBren aurrekontuak inbertsio handiak egiten jarraituko du Europaren autonomia estrategikoa eta gertatzen ari den susperraldi ekonomikoa sustatzeko, jasangarritasuna babesteko eta enplegua sortzeko. Batzordeak sektore ekologiko eta digitaleko inbertsioak lehenesten jarraituko du, eta, aldi berean, arestiko krisien ondoriozko behar larriei erantzunen die.
2023rako aurrekontu-proiektua NextGenerationEUk dinamizatuko du, eta EBko estatu kideek eta mundu osoko gure bazkideek dituzten berreskuratze premia garrantzitsuenak asetzeko moduan pentsatuta dago. Finantza baliabide horiek Europar Batasuna berreraikitzen eta modernizatzen jarraituko dute, bai eta Europak mundu mailako solaskide irmo eta bazkide fidagarri gisa duen kategoria sendotzen ere.