Miguel Arizcuren (17 urtekoa), Steven Morocho (16), Alexia Cilveti (15) eta Daniel Arzoz (17) izanen dira Iruñeko Udalaren COworkids programan egindako lanaren barruan Erasmus+ programari esker ekainaren 26tik uztailaren 1era bitartean Bruselara joanen diren lau pertsonak.

COworkids programak Europako proiektu bat gauzatu du urte hasieratik Europako Batzordearen finantzaketarekin, Erasmus+ programaren barruan. Orotara, 50 nerabek hartu dute parte prestakuntzako 15 saiotan. Jorraturiko gaiek gazteak sentsibilizatu dituzte Europar Batasunak herritarren egunerokoan duen eginkizunaz, genero berdintasunari buruzko Europaren politikez, ingurumen arloko neurriez eta Garapen Jasangarrirako Helburuez. Bruselako agintarien aurrean plazaratuko luketen ideia, iradokizun edo galdera bat aurkeztu zioten epaimahaiari, eta horrela hautatu zituzten lau gazteak.

Bidaia antolatzeko, COworkids programak Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzaren laguntza du, eta aurreikusita dago Europako zenbait erakundetara bisitak egitea, kultura-bisitak egitea eta Europako zenbait entitatetako ordezkariekin bilerak egitea.

EUROPE DIRECT Navarra/Nafarroa lau irabazleak izendatu zituen epaimahaiko kide izan zen, eta, gainera, COworkids programaren erabiltzaileentzat Europar Batasunari buruzko prestakuntza jardunaldi bat egin zuen Nafarroako Europako Astearen barruan. Kronika ikusteko, sakatu hemen.

Gehiago irakurtzeko