Gaur argitaratutako bainatzeko urei buruzko urteko txostenaren arabera, 2021ean Europako bainatzeko eremuen ia %85ek betetzen zuten Europar Batasuneko kalitate mailarik zorrotzena (kalitate «bikaina»).

Ebaluazioak ongi adierazten du bainu-hartzaileek uda honetan Europako kalitate oneneko bainu eremuak non aurkitzen ahal dituzten. Ebaluazioa Ingurumenaren Europako Agentziak egin du Europako Batzordearekin lankidetzan, eta Europa osoan 21 859 bainu eremu ikuskatu ondoren egin da. 2021ean ikuskatu dituzten bainu eremuak EBko estatu kideetan, Albanian eta Suitzan daude.

Bainatzeko urei buruzko aurtengo txostenarekin batera, Ingurumenaren Europako Agentziak mapa interaktibo eguneratu bat argitaratu du, bainatzeko eremu bakoitzean jasotako emaitzak erakusten dituena. Herrialde bakoitzeko txosten eguneratuak ere eskuragarri daude, baita horietako bakoitzean Zuzentarauaren aplikazioari buruzko informazio gehigarria ere.

Gehiago irakurri