“Eskualde bat eraldatzen: berdintasun digital jasangarria pertsonen bizitza hobetzeko” izenburupean, Nafarroak sektore publikoaren kategorian proposamen hoberena izatea lortu nahi du.

Bost kontinenteetako 300 konpainia teknologiko baino gehiago bilduko ditu ekitaldiak, eta 500 aditu teknologikok parte hartuko dute antolatu diren mahai eta foroetan. Haietan, mundu osoko IKT sektoreko 45.000 bat pertsona eta zenbait agintari izanen dira, hala nola Barack Obama Estatu Batuetako presidente ohia, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismoko ministroa eta Carmen Artigas Digitalizazioko eta Adimen Artifizialeko Estatu idazkaria.

Irakurri gehiago