Gazteen Europako Urtearen esparruan (EYY2022), gazteek EBn dituzten aukerak bildu ditu EURES sareak. Boluntariotza modu bikaina da leku eta kultura berrietan esperientzia hartzeko eta trebetasun berriak garatzeko, eta, aldi berean, beste pertsona batzuei laguntzeko.
Boluntariotzarako aukera zabala dago anitzetariko sektoreetan, bai eta erakunde anitz ere, kausa ugarirekin lotutako lanak egiteko. Besteak beste, hauek nabarmentzen dira: Europako Elkartasun Kidegoa, Eurodesk, Worldwide Opportunities on Organic Farms (WWOOF) ekimenaren bidez mundu osoko etxalde ekologikoetako aukerak, European Heritage Volunteers…
Zer aukera izanen liratekeen egokienak bereizten laguntzeko, Eurodeskek online galdetegi bat garatu du, eta, horretan, inspirazio iturri izanen diren programa egokien adibideak eskaintzen ditu.
Informazio osoa hemen