Batzordeak Espainiako beste bi jatorri deitura babestu onetsi ditu
Batzordeak Espainiako beste bi jatorri deitura babestu onetsi ditu
Batzordeak onetsi du «Abadía Retuerta»eta«Bolandin» Espainiako ardoak Jatorri Deitura Babestuen Erregistroan sartzea.
«Abadía Retuerta» deitura Valladolideko probintziako Sardon de Duero udalerrian ekoitzitako zenbait ardori aplikatzen zaie. Bestalde, Bolandin deitura Nafarroan, Ablitasko udalerrian ekoizten diren ardoei aplikatzen zaie, non mahatsondoa labore nabarmenenetakoa baita duela mende anitzetatik.
«Abadía Retuerta» eta «Bolandin» ardoen ezaugarriak beren ekoizpen eremuetako baldintza naturalen, ezagutza teknikoen eta laborantza praktiken ondorio dira, eta, haiei esker, berezko nortasuna duten ardo paregabe eta berezituak lortzen dira.
Ardoaren bi jatorri deitura berri horiek dagoeneko erregistraturik dauden 1.179 jatorri deitura babestuen zerrendara gehitu dira. Zerrenda eskuragarri dago eAmbrosia datu basean.
Online informazio gehiago kontsultatzen ahal da gure kalitate araubideei eta GIView gure atariari buruz.