Suteak itzaltzeko hegazkinen EBko flota gaurtik aurrera prest egonen da Europako herrialdeei goi-denboraldian baso-suteen aurka borrokatzen laguntzeko. Flota rescEU sarekoa da, hau da, larrialdiei erantzuteko baliabideen erreserba europarrekoa. Suteak itzaltzeko hamabi hegazkin eta helikoptero bat, zeinak aparkatuak baitaude Kroazian, Frantzian, Grezian, Italian, Espainian eta Suedian, prest egonen dira udan erabiltzeko, baso-suteek Europaren baterako erantzuna behar dutenean bizitzak, biziraupenerako bitartekoak eta ingurune naturalak salbatzeko.
rescEU sareko 2022ko flotak suteak itzaltzeko hamabi hegazkin eta helikoptero bat ditu, EBko sei estatu kidetakoak, EBko edozein herrialdetan erabiltzeko prest, beharrezkoa denean.