Bisitak ekainaren 18an, larunbata, izanen dira eta erakusketa ostiralean, hilak 24, irekiko da

Ondare Historikoaren Zerbitzuak hilabete honetan bat egingo du Europako Arkeologia Jardunaldien inguruko ospakizunekin, ekainaren 17tik (ostirala) 19ra (igandea). Horrela, datorren larunbatean, ekainak 18, bisita gidatuak eskainiko dira Arkeologia Biltegira. Bertan, hilaren 24an Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren egoitzan inauguratuko den erakusketara joango diren Nafarroako gotorlekuei buruzko piezak bertatik bertara ezagutu ahal izango dira, ikuspegi arkeologiko eta dokumentaletik.

Gehiago irakurri