Nicolas Schmit Europako Enplegu eta Gizarte Eskubideen komisarioarekin bildu da Bruselan
Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria Nicolas Schmit Enpleguko eta Gizarte Eskubideetako Europako komisarioarekin bildu da gaur eguerdian, eta enplegua babesteko politika europarren eta nafarren bateratzea izan dute hizpide. Chivitek esan du politika horien inguruan erabateko adostasuna dagoela: “Batzordean garatzen ari diren politikak Nafarroan garatzen ari garenekin oso lerrokatze ona ikusten dugu; enplegua eta gizarteratzea politika garrantzitsuenak dira”.