Nafarroan Europako Astearekin lotuta antolaturiko jardueren barruan, ikastetxe enbaxadoreak Los tratados de Europa (Europako Tratatuak) antzezlana prestatu zuen. Sekulako arrakasta izan zuen Europako Parlamentuaren enbaxadoreen antzerki europarraren lehen edizioak, zeina 2022ko Europako Astea ospatzeko antolatu baitzen.

Antzezpen berezi hori Bigarren Mundu Gerrak sorturiko hondamenarekin hasi zen, Europa osoa lur jota zela. Harekin batera, «Marshall Planaren txupitoak», Varsoviako Tratatua, Beneluxen sorrera, Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE), Erromako Tratatua, Maastrichtekoa, Berlingo harresiaren erorketa, Brexita eta COVID-19aren pandemia ere agertu ziren, eta Ukrainako gerrarekin amaitu zen. Obraren muntaiak etengabe eraikitzen ari den Europar Batasunaren metafora planteatzen zuen, antzezpenaren muntaiarekin analogia eginez.

Arte Eszenikoetako Batxilergoko 1. mailako ikasleek idatzi zuten libretoa, eta haien esku izan zen antzezpena ere, Marcos Ruiz irakasleak zuzendurik (Geografia eta Historia Departamentua). Irakasle hura bera izan zen proiektuaren koordinatzaile, eta, eginkizun horretan, laguntzaile izan zituen Eva Ruiz (Hizkuntza Departamentua), arte- eta eszena-zuzendaritzan, eta María Azcona (Musika Departamentua), Alaitasunaren oda interpretatu zuen teklatu- eta biolin-duetoa zuzentzen.

Horretaz gainera, diziplinarteko proiektu horrek Ikastetxe Enbaxadoreen Programaren koordinatzaile José Mira irakaslearen, Beatriz Gainzaren eta Antonioren babesa izan zuen.

Artista taldean izan ziren Claudia, María, Erika, Aritz, Raúl, Amaia, Natalia, Alaia, Ainhoa, Yessli, Leire, Gaizka, Aitana, Pilar, Ainara, Nayeli, Iustin, Irene R, Jon, Chiara, Andrea, Andrés, Paula, Deivid, Athenea, Nerea, Nerea, Iñigo, Iranzu, Maya, Lucía eta Nieves. Talde teknikoan, berriz, Ibón eta Leo, eta musika interpreteak, azkenik, Sofía Montoro eta Leire Campos. Steven Morocho grabaketaz arduratu zen.

Ordezkaturiko herrialdeen artean ageri dira, besteak beste, AEB eta Grezia, Holanda, Luxenburgo, Malta, Italia, Alemania Federala eta Demokratikoa, Erresuma Batua, Ukraina, Irlanda, Espainia, Portugal, Austria, Finlandia, Frantzia, Danimarka, Errumania, Bulgaria, Letonia, Estonia, Lituania, Polonia, Kroazia/Alemaniako Errepublika Demokratikoa, Zipre, Belgika, Errusia, Eslovakia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Suedia, Eslovenia eta Grezia.