Hala adierazi du Maria Chivite Foru Komunitateko Lehendakariak parte hartu duen topaketa instituzional batean
Juan Cruz Cigudosa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak gaur Joan Subirats Unibertsitate ministroari jakinarazi dionez, Nafarroak % 2,38 jaitsiko du graduko ikasketetan lehen matrikulako kredituen prezio publikoa datorren ikasturtean, eta, aurreko bi ikasturteetan onartutako jaitsierei gehituta, hiru urtean % 7,14ko deskontua izango du guztira. Horrela, Foru Komunitateak bere gain hartuko du estatu mailan lortutako akordioa eta hala “ikasleek arrazoi ekonomikoengatik ikasketak ez uztea bermatuko da”.