Europako harraparirik mehatxatuenetako bat den espezie hori berreskuratzea helburu duen proiektuaren azken urtea da hau
Bonelliren lau eme eta arrano ar bat Nafarroara iritsi dira AQUILA a-LIFE proiektuari esker. Aurtengo irailean amaituko da proiektua, eta espezie hori berreskuratzea du helburu, Europako harraparirik mehatxatuenetako bat baita.