Foru Gobernuak dagoeneko Next Generation funtsen 11 milioi euroak transferitu ditu, Turismo Iraunkortasuneko planak garatzeko
Turismoko Estatu idazkari Fernando Valdések Foru Komunitateko jasangarritasun turistikoko planen garapena bertatik bertara ezagutu du gaur. Valdések Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo zuzendari nagusi Maitena Ezkutari izan du bidelagun, eta hainbat gune bisitatu ditu, Nafarroako Erribera kalitatezko produktu ekoturistikoen hornitzailea eta helmuga turistiko jasangarri eta adimentsu bihurtu nahi duen proposamena ezagutzeko.