Atzo, asteazkena, Yannis Virvilisek EUROPE DIRECT Nafarroa leiho bakarra bisitatu zuen, Nafarroako Ganberako bi ordezkarirekin batera.
Bisitan, Europako Batzordeko EUROPE DIRECT sareko tokiko informazio gunea garen aldetik egiten dugun lanaren berri izan zuten, bai eta Nafarroako Gobernuaren Europako Proiektuen Bulegoaren egituraren berri ere. Hainbat gai jorratu ziren, hala nola zentroa eratzeko prozesua, eguneroko lana, Mintza gaitezen Europaz bira eta egun hauetan ospatzen ari garen Europaren astea Nafarroan kanpaina.
Batzordeak Espainian duen ordezkaritzaren bozeramailea Iruñean zegoen, Europaren astea Nafarroan kanpainaren barnean Nafarroako Nazioarteko Planaren Zirkuluak antolatutako ekitaldi honetan parte hartzeko: “EBren merkataritza askeko tratatuak eta egoera geopolitikoak nazioarteko merkataritzan duen eragina”.