Europako Batzordeak Osasun datuen Europako gunea jarri du martxan gaur, Osasunerako Europar Batasun indartsu baten zutabe nagusietako bat.

Osasun datuen Europako guneak EBri lagunduko dio jauzi kualitatibo bat egiten Europa osoko osasun laguntzako zerbitzuak pertsonei emateko moduari dagokionez. Aukera emanen die pertsonei beren osasun datuak kontrolatzeko, beren jatorrizko herrialdean zein beste estatu kide batean egon. Horrela, osasun-zerbitzu eta -produktu digitalen benetako merkatu bakarra sustatzen da. Gainera, esparru eraginkorra, fidagarria eta koherentea eskaintzen da osasun datuak ikerketan, berrikuntzan eta politikak eta arauak egitean erabiltzeko orduan eta, aldi berean, EBko datuak babesteko arau zorrotzak erabat betetzen direla bermatzen da.

Gehiago irakurri