Aierdi lehendakariordeak etxebizitza, eraikin, auzo eta landa inguruneko programak biltzen dituen deialdiak aurkeztu ditu, zeinak Next Generation funtsekin osatuko diren eta Exekutiboak ezarritako betiko laguntzekin bateragarriak diren
Nafarroako Gobernuak ‘Biziberri / Nafarroa Birgaitzeko Plana’ aurkeztu du gaur goizean, Nafarroako etxebizitzen eta eraikinen birgaitze eta hobekuntza energetikoa bultzatzeko. Sei diru-laguntza lerro nagusi aktibatzen ditu, horietako lau berreskurapen eta erresilientzia mekanismoen Next Generation (MRR) funts europarretatik datozen aparteko baliabideez baliatuz. Foru Komunitaterako 70 milioi euro daude guztira, eta 2021etik 2023ra arte sustatu diren proiektuen artean banatuko dira.