Flash 506 Eurobarometroa. Europar Batasuneko estatu kide guztietan egindako eta gaur argitaratutako Flash Eurobarometroaren inkestak agerian utzi du Europar Batasuneko herritar asko ados daudela Errusiak Ukraina inbaditu ondoren Europar Batasunak emandako erantzunarekin.

Inkestatu gehienak ados daude Ukrainari eta bere herriari baldintzarik gabeko babesa ematearekin. Zehazki, inkestatutako 10 pertsonatik 9k baino gehiagok (% 93) onartzen dute gerrak kaltetutako pertsonei laguntza humanitarioa ematea. Europarren % 88k onartzen dute gerratik ihes egiten duten pertsonei Europar Batasunean harrera egiteko plana. % 80k onartzen dute Ukrainari emandako finantza laguntza. % 66k uste dute Ukraina, prest dagoenean, Europar Batasunari atxiki beharko litzaiokeela; % 71k uste dute Ukraina Europako familiako kide dela; eta % 89 errukitzen dira ukrainarrez.

Gehiago irakurri