Batzordeak gaur estrategia berri bat hartu du haurrentzat egokiagoa den Internet baten alde (Better Internet for Kids, BIK+), adinari egokitutako zerbitzu digital hobeak sustatzeko eta guztiek online munduan babesa, trebakuntza eta errespetua izan dezaten zaintzeko

Haurrentzat egokiagoa den Internet baten aldeko estrategia berriaren helburua da online eduki eta zerbitzu irisgarriak, haien adinera egokituak eta informatiboak eskaintzea, haurren interes gorenaren mesedetan. Gainera, estrategiak bat egiten du Zerbitzu Digitalen Legeari buruzko behin-behineko akordio politiko historikoarekin; izan ere, adingabeak babesteko berme berriak ezartzen ditu, eta online plataformei debekatzen die adingabeen profilak egitean oinarritutako publizitate pertsonalizatua erakustea.

Gehiago irakurri