Batzordeak gaur onetsi du Europa Horizonteren 2021-2022 lan programa aldatzea, eta ia 562 milioi euro gehitu dio aurrekontuari erronka ekologiko, sanitario eta digitaletarako konponbide berritzaileak lortzeko EBren misioei eman beharreko laguntza handitzeko, berrikuntzaren Europako ekosistema bultzatzeko ekintza berriekin batera. Programaren aurrekontua ia 16 000 milioi eurokoa da 2021 eta 2022rako.

Margrethe Vestager-ek, Garai digitalera egokitutako Europa baterako lehendakariorde exekutiboa denak, honako hau adierazi du: «Ikerketan eta berrikuntzan egindako inbertsio gehigarri horiek funtsezko politikak praktikan jartzen lagunduko digute. Europa Horizontek, etorkizunean Europa osasungarriagoa, ekologikoagoa eta digitalagoa sortzeko helburua ez ezik, Ukrainatik ihes egindako ikertzaileei laguntzeko elkartasuna ere erakusten du».

Gehiago irakurri