Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren deialdia enpresei zuzenduta dago, eta ekainaren 17ra arte eskatu ahal izanen da
Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak 150.000 euroko laguntzen deialdia egin du Europako proiektuen sustatzaileak eta kudeatzaileak kontratatzeko. Enpresei zuzenduta dago eta ekainaren 17ra arte eskatu ahal izango da telematikoki, Nafarroako Gobernuaren Atariko Izapideen Katalogoko dagokion fitxaren bidez.