Hala adierazi du Integrazioari buruzko Eskualde Konferentziaren inaugurazioan, eta bertan Europako hainbat herri eta eskualdetako ordezkariek esperientziak eta ezagutzak trukatu dituzte
Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak Integrazioari buruzko Eskualde Konferentziaren jardunaldiei hasiera eman die gaur goizean. Bertan, migratzaileak beren harrera-komunitateetan integratzen aktiboki lan egiten duten Europako herri eta eskualdeetako ordezkariek parte hartzen dute.