Eskaerak gaurtik aurrera egin daitezke, eta diru-laguntza horiek MOVES III Planari gehitu behar zaizkio, 145.850 euroko beste emakida bat egin baita

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak,  Industriaren, Energiaren eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez (S4), milioi bat euroko laguntzak deitu ditu toki-erakundeentzat, trantsizio energetikora bideratutako jarduerak egiteko. Laguntzak gaurtik hasita eta ekainaren 15era arte, egun hori barne, eska daitezke, Nafarroako Gobernuaren atariko izapideen katalogoko fitxan.