Batzordeak legezko migraziorako politika handinahia eta jasangarria proposatu du gaur. Migrazioari eta Asiloari buruzko Itunean migrazioari buruz ezarritako ikuspegi globalaren esparruan, Batzordeak ekimen juridiko, operatibo eta estrategikoak proposatu ditu; ekimen horiek mesede eginen diote EBren ekonomiari, hirugarren herrialdeekiko lankidetza indartuko dute, eta, epe luzera, migrazioaren kudeaketa globala hobetuko dute. Halaber, proposamenen artean badaude berariazko ekintza batzuk, helburu dutenak Errusiak Ukraina inbaditu duela-eta handik ihes egin dutenei EBko lan-merkatuan sartzen laguntzea.

EBra sartzeko legezko bideak arautzeko esparru eraginkorragoa ematearren, Batzordeak proposatu du bi dokumentu hauek berrikustea: Baimen bakarrari buruzko Zuzentaraua eta Luzaroko egoiliarrei buruzko Zuzentaraua.

Gehiago irakurri