Europar Batasunak, Estatu Batuek eta nazioarteko hainbat bazkidek Interneten etorkizunari buruzko adierazpen bat aurkeztu dute gaur, eta bertan azaldu dute zer ikuspegi eta printzipio dituzten konfiantzazko Internet lortzeko. Bazkide talde horrek Interneterako etorkizun irekia, librea, mundukoa, elkarreragingarria, fidagarria eta segurua babesten du, eta giza eskubideak online eta mundu digital osoan babesteko eta errespetatzeko konpromisoa berresten du. Orain arte, hirurogei herrialdek –EBko estatu kide guztiak barne– berretsi dute adierazpena, eta espero da datozen asteetan beste herrialde batzuk ere horri atxikitzea. Hemen dago sinatzaileen zerrenda.

Interneten etorkizunari buruzko Adierazpena bat dator Europar Batasunean oso errotuta dauden eskubide eta printzipioekin, eta Batzordeak Europako Parlamentuarekin eta Europar Batasuneko Kontseiluarekin batera sinatu nahi duen Eskubide eta printzipio digitalei buruzko Adierazpena izeneko dokumentuan oinarritzen da.

Gehiago irakurri