Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak eta Irisgarritasuneko Unitate Arduradunak (IUA) web-mintegi hau antolatu dute Aniztasunaren Europako Hilabetea dela-eta. Ekitaldia sortu da Europar Batasunaren ekimenez, aniztasunak eta inklusioak gizartean duten garrantzia nabarmentzeko asmoz.
Web-mintegian, besteak beste, gai hauek landuko dira: Nafarroako Gobernuaren 2022ko Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Operatiboa; Nafarroako Gobernuko langileentzako “Modu irisgarria” eta “Modu irisgarri digitala” ikastaroak, eta 2022ko Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Operatiboaren beste ekintza batzuk.
Saioan Joseba Asiain Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak eta Jon Iriarte Administrazioa Berritzeko eta Modernizatzeko Ataleko buruak eta IUAko arduradunak parte hartuko dute, eta irisgarria izanen da, azpitituluak eta zeinu hizkuntza erabiliko baitira zuzenean.
- Data: 2022ko maiatzaren 9a.
- Ordua: arratsaldeko 4etatik 5etara.
- Izena emateko, erabili hau: esteka.
- Harreman eta argibideetarako: hola@fundacioniddeas.org / Telefonoa: 650 45 26 50.
- Web-mintegi irisgarria, azpitituluak eta zeinu hizkuntza zuzenean erabiliko dituena.