Nafarroako ondare zentroek hainbat jarduera burutuko dituzte maiatzean zehar eta doako ate irekien jardunaldiak egingo dituzte Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, hilaren 18an, asteazkena
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Museoen Zerbitzuak Foru Komunitateko museo-zentroak sentsibilizatzea eta ikusaraztea helburu duen sustapen-kanpaina bat aurkeztu du gaur goizean. Spot batek, bideo sektorial batek eta ikus-entzunezko hamabost klipek osatzen dute, eta maiatzaren 6tik 20ra bitartean egingo da, ospakizun eta jarduera bereziekin batera, gaur egun Nafarroako Museo eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroa osatzen duten hamalau ekipamenduetan, gehi Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoan.