Batzordeak lehen esparru bat proposatu du gaur eskualdeetako jardun-modu tradizionalen originaltasunean eta egiazkotasunean oinarritzen diren artisautza- eta industria-produktuen jabetza intelektual eta industriala babesteko.

Esparru horrek produktu hauek babestuko ditu: Muranoko beira, Donegal tweeda, Limogeseko portzelana, Solingengo labanagintza eta Bolesławiec zeramika. Produktu horiek ospe handia dute Europan eta, batzuetan, munduan ere bai, baina EBk orain arte ez ditu ekoizleak babestu kalitate oneko produktu horien jatorria eta ospea lotzen dituen adierazpen geografikoaren bidez.

Gehiago irakurri