Gaur, Gure Ozeanoa Konferentzian (Palau), EBk ozeanoen nazioarteko gobernantzaren aldeko konpromisoa berritu du. EBk 44 konpromisoko zerrenda bat aurkeztu du. Horrek ia 1.000 milioi euroko konpromisoa ekarriko du 2020-2022 aldirako, hau da, Europar Batasunak Gure Ozeanoa Konferentzia batean inoiz hartu duen diru konpromisorik handiena.

Gure Ozeanoa Konferentzia funtsezko unea da mundu osoko herrialdeek, gizarte zibilak eta industriak konpromisoa har dezaten ozeanoak babesteko neurri zehatz eta esanguratsuak hartzeko. «Gure ozeanoa, gure herriak, gure oparotasuna» izan da 2022ko edizioaren leloa, eta eskakizun hau egiten die munduko kideei: irtenbideak aurki ditzatela itsas baliabideak modu jasangarrian kudeatzeko, klima-aldaketaren aurrean ozeanoen erresilientzia handitzeko eta itsasoen osasuna babesteko datozen belaunaldiendako.

Gehiago irakurri