Espainiak 169 milioi euroko laguntza erregimena jakinarazi zion Batzordeari, helburu zuena Errusiak Ukraina inbaditu duen honetan esne ekoizleei laguntzea. Erregimen horren arabera, zuzeneko dirulaguntza gisa emanen dira laguntzak.
Egungo krisi geopolitikoak eta dagozkion zehapenek elektrizitatearen, animalien elikaduraren eta erregaien prezioak handitzea eragin dute. Horrenbestez, laguntzak emanen zaizkie prezio horien gorakadak ukitu dituen eta Espainian jardunean dauden behi, ardi eta ahuntz esnearen ekoizleei.