Batzordeak gaur iragarri ditu EBren “Hemendik 2030era bitartean hiri adimendunak eta klimatikoki neutralak” misioan parte hartuko duten EBko ehun hiriak; hiriei buruzko misioa ere esaten zaio misio horri. Hiri horietako gehienak hogeita zazpi estatu kideetan daude, baina hamabi hiri herrialde elkartuetakoak dira edo EBko ikerketa eta berrikuntza arloetako programa den 2021-2027 aldirako Horizon Europe-ri lotzeko gaitasuna duten herrialdeetakoak.

EBko herritarren % 75 hiriguneetan bizi dira. Munduan, hiriguneek planetako energiaren % 65 baino gehiago kontsumitzen dute, eta CO2-aren isurien % 70 baino gehiago eragin. Beraz, garrantzitsua da hiriek esperimentazioko eta berrikuntzako ekosistema jardutea, gainerako guztiei hemendik 2050era bitartean neutraltasun klimatikorako trantsizioan laguntzeko.

Gehiago irakurri