Batzordea pozik dago gaur akordio politiko azkarra lortu delako Europako Parlamentuaren eta EBko estatu kideen artean, Batzordeak 2020ko abenduan aurkeztutako Zerbitzu Digitalen Legeari buruzko proposamenari dagokionez.
Zerbitzu Digitalen Legeak inoiz ez bezalako araudi berri bat ezartzen du lineako plataformek kontuak eman ditzaten, legez kontrako edukiei eta eduki kaltegarriei dagokienez. Lege horrek babes hobea emanen die Interneteko erabiltzaileei eta haien oinarrizko eskubideei, eta arau multzo bakarra definituko du barne merkatuan, plataforma txikienei hedatzen lagunduko diena.