Navarrabiomedek antolatutako jardueren egitaraua datorren ostiralean, maiatzak 6, izanen da eta jardunaldi zientifikoa eta herritarrei zuzendutako ekintzak izanen ditu
Mugaz gaindiko APTITUDE eta OPTIMAGE proiektuen esparruan, Navarrabiomedek ” Nuevos horizontes en envejecimiento y salud ” izeneko ekitaldia antolatuko du. Bertan, ikuspegi aurrekliniko eta kliniko batetik, zahartzean, hauskortasunean eta iatrogenia farmakologikoaren prebentzioan egindako azken aurrerapenak jorratuko dira. 08: 30etik 14: 00etara, jardunaldi zientifiko bat eginen da Iruñeko Tres Reyes hotelean, Erresuma Batuko, Irlandako, Txileko eta Espainiako aditu nabarmenekin.