Irujo kontseilariak amaiera eman dio digitalizazioan, osasunean, nekazaritzako elikaduran eta ekonomia berdean espezializatutako erakundearen ekintzailetza-ibilbideak aurkezteko jardunaldiari
Mikel Irujok, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari eta Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroko (CEIN) presidenteak, amaiera eman dio gaur goizean, digitalizazioan, osasunean, nekazaritzako elikaduran eta ekonomia berdean espezializatuak dauden CEIN -eko ekintzailetza-ibilbideak aurkezteko jardunaldiari. METAtalent programa eta nekazaritzako elikagaien startupetarako AGROFOOD ScaleUp azeleragailuaren bigarren edizioa martxan jarriko direla ere iragarri dute.