1,7 milioi euroko aurrekontuarekin, 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan lana sustatzea du helburu nagusi ekimenak

Nafarroako 700 bat emakumek jasoko dute aurten beren trebakuntza eta enplegurako aktibazioa hobetzeko diru-laguntzen deialdi berri bat. Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Eskubide Sozialen Departamentuaren mendekoak, 1.766.301 euroko guztizko aurrekontuarekin abiarazi ditu laguntza horiek 2022rako, Europako MRR funtsekin bultzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan, zehazki, landa-eremuetan eta hiri-eremuetan emakumeei laguntzeko programaren barruan.

Gehiago irakurri