Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioko Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusiak, Kudeaketa Agintaritzarekin eta Baterako Idazkaritzarekin lankidetzan, Madrilen antolatu du jardunaldi hau, online.
Jardunaldi honen helburua da aditzera ematea zein diren programa berriaren ezaugarriak eta proiektuen lehen deialdiko erreferentziako terminoak, eta INTERREG EUROPE II programaren esparruko proiektuetan parte hartu nahi duten eragile guztiendako da.
Madrilen izanen da, online, 2022ko martxoaren 24an, Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioan, 09:00etatik 12:30era.
Interesdunek izena emateko formulario hau bete beharko dute, nahitaez; martxoaren 20ra arteko epea dute hori egiteko.