Apirilaren 19an, 10:30etik 12:00etara, online saio bat eginen da, Europako Batzordearen Herritarrak, Berdintasuna, Eskubideak eta Balioak Programaren (HBEB) emaitzak eta kasu praktikoak azaltzeko.
Zehazki, jardunaldian hitza emanen zaie erakunde onuradunei, hautatutako proiektuak aurkez ditzaten. Zehatz-mehatz, proiektu hauek: REAL UP (EQUAL deialdia), Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Espainiako Behatokia (MISSM) buru dela; XAJI (DAPHNE deialdia), Genero Indarkerien aurkako Plataforma Unitarioak koordinatuta; eta PRE-ACT (CITIZENS deialdia), Murtziako Udala buru dela.
Europako Herritartasun Gunea HBEB 2021-2027 Programaren topagunea da. Programaren helburua da proiektuak kofinantzatzea urteko deialdien arabera, gizarte irekiak, eskubideetan oinarrituak, demokratikoak, berdinzaleak, inklusiboak, jasangarriak eta bidezkoak sustatu eta garatzeko. Bereziki, tokiko, eskualdeko, nazioko zein nazioz gaindiko mailetan programaren gaietan aktiboak diren gizarte zibileko erakundeei, erakunde publikoei eta alderdi interesdunei babesa emanez, eta parte-hartze demokratikoa eta zibikoa sustatuz.
Informazio gehiago eta programa, hemen