Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak koordinatuta eta garatuta, funtsesko tresna da I+G+b esparrua garatu eta koordinatzeko
Foru Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bat onetsi du Nafarroako Parlamentura 2021-2025eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana bidaltzeko. Hori funtsesko tresna da Foru Komunitateko I+G+b politikak planifikatu eta koordinatzeko.